bertsolaritza

ZIRTOTSAK - AURKEZPENA ETA BERTSO SAIOA

Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedez antolatutako Pello Mari Otaño ikerketa bekaren proiektu irabazlearen aurkezpena eginda gaur arratsaldean Zizurkilgo Iriarte etxean. Eta bertso saioa ondoren, Zizurkilen bertan, Intxaur frontoian. Jarraitu irakurtzen.

PELLO MARI OTAÑO IKERKETA BEKAREN AURKEZPENA

Pello Mari Otaño ikerketa bekaren aurkezpena urriaren 2an izango da, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, 18:00etan. Behin ikerketa bekaren inguruko xehetasunak emanda, eta Kilometroak Astearen barruan, bertso saioa egingo da Zizurkilgo Intxaur frontoian, 19:00etatik aurrera. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan. Amaia Agirre izango da saioaren gidaria eta gai jartzailea.

PELO MARI OTAÑO BEKA AITZONDOREN ZIRTOTSARI

Pello Mari Otaño bekak badu proiektu sariduna: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak aurkeztu duen Aitzondoren zirtotsari proiektua. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa bildu eta ikertuko dute, eta haren aplikazioa proposatuko dute, Aiztondoko ikastetxeetan landu dadin.

Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dugu

Ezohiko egoera aintzat hartuta eta hala egiteko aukera ikusita, antolatzaile garen Kilometroek eta Mintzolak zein babesle diren Zubimusu Ikastolak eta Hernandorena Kultur Elkarteak deialdira aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu dugu. Honenbestez, ikerlan proposamenak ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta ebazpena uztailaren 2an argitaratuko da, beranduenez.

AITZONDO BAILARAKO BERTSOLARITZA IKERGAI

3.000 euroko dirulaguntza lortu ahal izango du ikertzaileak proposatutako ikerlana garatzeko, Kilometroen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik. Pello Mari Otaño bekarako proiektuak apirilaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

'KORRI, PUNPA, TTAK' ILLUNBEN

Elkartasun eta ilusioz betetako eguna izan zen abenduaren 14koa Donostiako Illunben. Zubimusu ikastolak erronka handia zeukan esku artean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, bertako tabernen kudeaketarekin. Egun guztian zehar, oihartzun berezia izan zuen "Korri, punpa, ttak" leloak.

ZUBIMUSU, GBT-KO FINALEAN

Bihar, abenduak 14, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunbeko tabernen kudeaketa bideratuko du Zubimusu ikastolak, 2020ko Kilometroak jaiari oihartzuna eman eta sos batzuk lortzeko asmoz.

RSS - bertsolaritza-era harpidetu