Kilometroak

‘IKASTOLAK HERRIARI’ IKUSKIZUNA TELEBISTAZ JARRAITZEKO GONBIDAPENA

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen arauen aurrean, azaroaren 13an Donostiako Kursaal-ean egingo den ‘Ikastolak Herriari’ ikuskizunarekin aurrera jarraitzea erabaki du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Baina neurrien ondorioz, eta aurrez iragarri zen ordu aldaketaz gain, beste hainbat aldaketa ere egin behar izan dira. Jarraitu irakurtzen.

PINPILINPAUXA, HERRIZ HERRI

Gipuzkoako Ikastolek hartu dute lekukoa gaur, “arduraz eta erantzukizunez”, Gipuzkoako Ikastolek “baldintzei egokitutako Kilometroak” egiten jarraituko dutelako. Aurten, eredu berriaren baitan ernaldu den pinpilinpauxak herriz herri jarraituko duelako. Jarraitu irakurtzen.

BIHARKO EUSKAL ESKOLA

Nolakoa behar luke etorkizuneko euskal eskolak? Nola eraiki dezakegu eskola hori? Bi galdera horiei erantzuna ematen saiatu ziren atzo arratsaldean Kilometroak Astearen barruan Amasan egindako “Biharko Euskal Eskola” mahai inguruan. Oinherriko koordinatzaile Maite Azpiazuk, Xabier Sarasua Hik Hasiko kideak, eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak hausnartu zuten gaiaz.

Izena duena bada!

“Izena duena bada” esan ohi da. Korri, punpa, ttak! izan da aurtengo leloa. Zubimusu ikastola izan da horren sortzailea eta antolatzailea, eta bere ideiak eta jarduerak Amasa-Villabona eta Zizurkilen sortu eta Gipuzkoako lurraldera lorautseztatu dira. Ez al zaizu iruditzen, irakurle maitea, izen asko daudela Kilometrorik izan ez dela esateko?

IZENA BADU, BADA! KILOMETROAK ASTEAREN AURKEZPENA

Herrigintza, kultura, hezkuntza, herritartasuna, transmisioa eta erresilientzia oinarri hartuta, irailaren 28an hasi eta urriaren 4ra bitartean egingo da Kilometroak Astea. Jarraitu irakurtzen.

Kilometroak ez da oporretara joan

Uda ezohikoa izaten ari da guztiontzat COVIDa dela eta. Baina gure komunitateko kide batzuentzat are ezohikoagoa izaten ari da, jo eta ke lanean ari baitira egunero, postuetan arroparik falta ez dadin eta salmentek arrakasta izan dezaten. Gure eskerrik beroena, beraz, postuan egon diren guztiei eta, bereziki, isilpean, hain beharrezkoa den ezkutuko lana egiten aritu zareten guztioi.

KILOMETROAK JAIA BERTAN BEHERA

Azken egun eta asteetan bizitzen ari garen egoerak zenbait hausnarketa egitera eraman gaitu, eta mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu horrenbeste ilusiorekin eta gogorekin urriaren 4rako prestatzen ari ginen Kilometroak jaia ez dela egingo. Kilometroak jaiaren ordezkoa izango den egitarau xumeago bat prestatzeari ekingo diogu.

Orriak

RSS - Kilometroak-era harpidetu