Albisteak

Ikastolako irakasle batek diseinatutako kamiseta, uda sasoiko euritakoa, biserak eta kantinplorak ditugu, besteak beste.

Zubigintza ardatz hartuta, Kursaaleko ganbara aretoan egingo den jaialdirako sarrerak salgai daude.

Gipuzkoako Ikastolek maiatzaren 20an egingo dute mendi irteera, eta Urretxu-Zumarraga Ikastolak, maiatzaren 26an.

Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Mikel Iturriotz aritu ziren kantuan; umorea izan zen nagusi eta giro polita sortu zen Urretxuko Labeaga aretoan.

Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek eta Alaia Martinek hartuko dute parte, Mikel Iturriotz urretxuarrarekin batera. Sarrerak aldez aurretik salduko dira.

Udaberriak aurrera egin ahala, Gipuzkoako txoko askotan jaiak eta kirol probak ospatuko dituzte. Kilometroak 2018ren ordezkariak ere bertan izango gara.

Ikastola berria ezagutzeko aukera izan zuten eta, bide batez, Kilometroen aldeko Gure Zozketako txartelak eraman zituzten Gipuzkoako hiriburuan saltzeko.

Ikastolako abesbatzako haurrak eta Gorka Hermosa soinu jotzaile urretxuarra lagun izan zituen eszenatokian abeslari gernikarrak, Kilometroen alde eskainitako kontzertuan.

Gorka Hermosa soinujole urretxuarrak ere parte hartuko du kontzertuan;  igande honetan da, 19:00etan, Tourseko San Martin elizan.

Orriak